A mailan, (10 urte arte), lehen saria Berako Intza Zubietak lortu du Bertsolariak beti… lanarekin. Bigarren saria, Axuri Zapiain Arlegi beratarrak eskuratu du Aitaren kantua izeneko bertso-xortarengatik.
B mailan (11-14 urte), lehen saria Iratxe Muxika Karrion lesakarrak lortu du, Aiton amonak lanarekin. Bigarren saria, Lesakako Jontxu Urrusolo Elgorriagak eskuratu du, Nirekin etorri zaitez lanarengatik eta bertze lesakar batek, Oihana Arruti Terrerosek epaimahaiaren aipamena jaso du, Sendaviva bertso-xortarengatik.
C mailan (15-18 urte) lehen saria Berako Ekhiñe Zapian Arlegik eskuratu du, Sorginei lanarekin eta Lesakako Maddalen Arozena Fresnedak aipamena jaso du Maiteminduta lanarekin.
D maila nagusian (18 urtetik goiti), lehen saria Lesakako Iban Garro Alzurik irabazi du, Aita badator… ai ama lanarekin eta bigarren saria Lesakako Eneko Fernandez Maritxalarrek, Bizi-min-mizi lanarekin. Azken bortz urtetan irabazle suertatua zen Julen Zelaieta Iriarte beratarrak ez du saririk izan aurten, baina bai epaimahaiaren bi aipamen berezi, Isidoro… sekula ez da berandu eta I-bilerak bertso-xortengatik.
Aipatzekoa da, lau oinak emanda bapatean ere aritu zirela bertsolari gaztetxoenak eta hauek ere sariak izan zituzten. Lehen saria Suharri Iratzoki Senperrek eskuratu zuen eta bigarrena Amaiur Goñi Elortzak.
Sari banaketaren aitzinetik, Bortzirietako bertso eskoletako ttikienek antzerkitxoak egin zituzten eta ondotik, partehartzaileentzako berendua izan zen Beralandetan.