Nazioarteko Dantza Garaikidea ikusgai izanen da ekainaren 3an Lesakan

Eduardo Fukushima brasildarrak ekainaren 3an aurkeztuko du Lesakan bertan sortu duen ikuskizuna.

Eduardo Fukushima brasildarrak ‘Título em Sumpensao’ aurkeztuko du larunbatean 20:00etan Harriondoan, sortze-prozesua herrian bukatu eta gero

Nafarroako Gobernuak antolatutako DNA Dantza Garaikidearen Jaialdiaren baitan Brasilgo Eduardo Fukushimaren konpainiak Título em Suspensão lana aurkeztuko du ekainaren 3an, larunbatean 20:00etan Harriondoan. 

 

Eduardo Fukushimak Lesakako egonaldi batean parte hartu du maiatzaren 14tik ekainaren 1era, Título em Sus­pensão-ren sortze prozesua bukatuz eta gainera, asteazkenetan doako tailerrak eskaini ditu. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun