Baztan-Bidasoko XXX. Bertsopaper lehiaketako sari banaketa ekainaren 2an eginen dute Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 1a, 11:48
Sariak banatu aitzinetik, antzerkiak eskainiko dituzte Bortzirietako bertso eskoletako neska-mutikoek.

Ortzirale arratsaldeko 6etan Kultur Etxean

Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin batera antolatutako Baztan-Bidasoko XXX. Bertsopaper Lehiaketako saridunak jakitera emanen dituzte ortzirale honetan, 18:00etan Kultur Etxean. 

 

Beti bezala, sariak banatu aitzinetik Bortzirietako bertso eskoletako ttikienek beraien antzerkitxoak eginen dituzte eta ondotik, berendua izanen dute Beralandetan. Aurten, 122 lan aurkeztu dira lehiaketara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun