XXIII. Dantzari Ttiki Eguna ospatuko dute ekainaren 3an Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 1a, 08:01
Gure Txokoako dantzariek ere parte hartuko dute Berako Dantzari Ttiki egunean.

Goizeko dantza saioen ondotik, arratsaldean dantzaldia izanen da Oharkabe taldearekin

Gure Txokoako dantzariekin batera, Lesakako Tantirumairu euskal folklore taldekoak, Altsasukoak eta bertze talderen batekoak izanen dira larunbatean.

 

Gure Txokoak antolatutako Berako Dantzari Ttiki Egunaren 23. edizioa eginen dute ekainaren 3an. Larunbat goizeko 10:30etik aitzinera karriketan dantzan ibiliko dira Berako Gure Txokoa, Lesakako Tantirumairu, Altsasu eta bertze talderen bateko dantzariak.

12:30ean jaialdia eskainiko dute Altzateko plazan (euria eginen balu Eztegara pilotalekuan) eta 16:00etan dantzaldia Altzateko frontoian Oharkabe taldearekin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun