Epaimahaia Lesakako Zerbitzuen Elkareko kideak, Lesakako udaleko turismo teknikariak eta lorezaintza sektoreko profesional batek osatuko dute. Epaimahaiak, balkoiaren eta aitzinaldearen zainketa eta mantentze egoera, apainduren originaltasuna,konposizio floristikoa eta antolamendua, barietate, kalitate eta iraunkortasun floristikoa eta espezieen eta elementu osagarrien (lore-ontziak, zintzilikariak…) eraberritzea kontuan hartuko ditu.
Lesakako Zerbitzuen Elkarteak aipatu duenez, «lehiaketa honen bidez, agerian utzi nahi dugu balkoiak herriko elementu bizi bezala berreskuratzeak ingurunean onurak dakartzala; apaindutako balkoi bakoitzaren atzean karrika edo eraikin bat estetikoki hobetzea baitago; ingurugiroaren kalitatea hobetzea; eta, batez ere, auzokide-herri ingurune harremana hobetzea, norbere ekarpen artistikoa eginda pribatua den baina denok (auzokide eta turistak) gozatu dezakegun espazio bakarrari».