Ekainaren 18ko herri galdeketa girotzeko asteburua Igantzin eta Beran

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko mai. 31a, 09:51

Ortziralean, Kataluniako esperientzia ezagutzeko solasaldia Katakun eta larunbatean herri bazkaria Igantzin eta mosaiko erraldoia Beran, bertzeak bertze

Ekainaren 18an herri galdeketa deitua da Bortzirietan, baina egun hori girotzen hasteko hainbat ekitaldi antolatu dituzte asteburuan Beran eta Igantzin. Aipagarrienak, Kataluniako esperientziari buruzko solasaldia, herri bazkaria eta mosaiko erraldoia.

 

Ekainaren 2an, ortziralean 20:30ean Berako Kataku herri ostatuan ‘Erabakitze bidean herrialde katalanetan’ solasaldia antolatu dute, Isabel Vallet CUP-eko kidearekin eta Gorka Bereziartua Argiako kazetariarekin.

Ekainaren 3an, larunbatean  Igantzin zenbait ekitaldi antolatu dituzte. 11:00etan Toka txapelketa jokatuko da frontoian; 12:00etan Triki-poteoa; 12:30ean Toka txapelketaren finala eta 14:00etan Herri bazkaria Biltokin, honako menu honekin: entsalada, paella, postrea, edaria eta kafea.

Txartelak salgai daude La Villan eta Bibiden, maiatzaren 31 arte. Helduek 15 euro ordaindu beharko dute eta haurrek 8 euro, opariak barne.

Bazkaldu ondotik, Beran izanen dira ekitaldiak larunbat arratsaldean. 18:00etan kiroldegi atarian mosaiko erraldoia eginen dute. 19:00etan bertso poteoa eta 21:00etan kontzertua Katakun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun