Giltzarri Abesbatzaren historia
Giltzarri Abesbatza1996. urtean sortu zen inguruan abesbatza musika bultzatzeko helburuaren. Hasieratik Isabel Lacarren zuzendaritzapean egon da.
21 urte hauetan musika mota guzietako errepertorio ezberdinak landu izan ditu, XVI. Mendeko musika polifonikotik hasitan gaur egungo Europar, Hego Amerikar eta Euskal musikaraino. Azkeneko urteetan gaur egungo konposatzaile berrien kantuak abesten ere ari da. Giltzarri Abesbatzak XX mendeko musika oinarri hartuta kantu ideki ikastaroak ontolatu ditu Enrique Azurza edo Josu Elberdin bezalako konposatzaile garaikide eta zuzendari ezagunekin. Azken honek abesbatzarentzat egindako "O Rex Glolie" obra estreinatuz bertzeen artean.
Gaur egun Giltzarri Bidasoa aldeko (Bortziriak, Malerreka, Baztan, Irun eta Hendaia ) 40 kantariz osatua dago. Astero biltzen da errepertorioa berritu eta musika zabaltzeko helburuarekin. Bortziretan eskaintzen duten kontzertuetatik aparte, Nafarroan, Euskal herriko xoko ezberdinetan kantatu izan du, baita ere Gaztela Leon eta Katalunian. Europatik ere ibili da, Austria, Frantzian eta bertze zenbait herrialdetan.