Bigarren eskuko merkatu ttikia antolatu du Berako Labiaga ikastolak maiatzaren 28an

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 24a, 07:34

Igandean eginen da, 09:00etatik 14:00etara Altzateko frontoian

Bigarren eskuko merkatu txikia antolatu du berriz ere Berako Labiaga ikastolak maiatzaren 28an. Igandean, 09:00etatik 14:00etara jartzen ahal dira postuak,  Altzateko frontoian. Postua jartzeko interesa dutenek ikastolara deitu behar dute (948 630172 telefono), 09:00etatik 12:00etara eta 10 euro ordaindu beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun