Nafarroako izenen misterioaz jardunaldia eginen dute maiatzaren 26an Lesakan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko mai. 24a, 07:17
Jardunaldien kartela.

Nafarroako Unibertsitateak antolatutako ekitaldien baitan, solasaldia eta bisita gidatua izanen dira ortzirale goizean

Nafarroako Unibertsitateko euskal hizkuntza eta kultura katedrak jardunaldi berezia antolatu du maiatzaren 26an Harriondoan, Engraxitik Garazira. Izenen misterioa Nafarroan izenburupean. Ortziralean 10:30ean, antroponimia eta heraldikaz ariko da Andoni Esparza eta 11:30ean bisita gidatua eginen dute Egoitz Telletxearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun