Karrantzako Pozalagua eta Berako abesbatzek emanaldia eskainiko dute maiatzaren 27an Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 24a, 07:03
Karrantzako Pozalagua abesbatza Beran izanen da.

Larunbat arratsaldeko 8etan Kultur Etxean hasiko den emanaldirako sarrera doan izanen da 

Duela hilabete Berako Abesbatzak Bizkaiko Karrantzara egindako bixita bueltatuz, Karrantzako Pozalagua abesbatzak eta Berako abesbatzak emanaldia eskainikop dute maiatzaren 27an, larunbatean 20:00etan Berako Kultu Etxean. Berako Abesbatzak, Berako Udalaren eta Kultur Batzordearen laguntzaz antolatutako emanaldia doaka izanen da.

 

Berako Abesbatzak Mendirik Mendi (S. Salaberri), Juramento (Miguel Matamoros), Iaute, Iaute (Josu Elberdin), When in sixty four (Lennon-Mc Cartney), Hallelujak (Leonard Cohen, hitzak Arkaitz Cano) eta Viento del Norte (Tanea: Nando y Sergio Agüeros) abestuko du; Pozalagua abesbatzak Swingin Rondo (Tilman Susato), Ay Santa Maria (XV. Mendeko anonimoa), Tu dorado cabello (Francisco Guerrero, Cancionero de Medinacelli), Nerea izango zen (Konponketa, Javier Busto), Xalbadorren heriotza (Xabier Lete), Goizeko izarra (euskal kantu herrikoia), Alma, corazón y vida (Julen Ezkurra), En mi viejo San Juan (Noel Estrada) eta Extiende la red (Alfonso Ruiz Martinez) abestuko dute. Emanaldia bukatzeko, bi abesbatzek elkarrekin Goizian argi hastian (Etxahun-Laborda) eta Agur Jaunak (J. Olaizola) abestuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun