Zakurren errabiaren kontrako txerto kanpaina eginen da egunotan Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 19a, 12:14

Astelehenean eta asteartean Arantzan izanen da albaitaria.

Maiatzaren 22tik 30era eta ekainaren 7tik 15era eginen du albaitariak eta identifikazio-mikrotxipak ere jarriko ditu

Zakurren identifikazio eta errabiaren kontrako txerto kanpaina maiatzaren 22tik ekainaren 15era eginen dute Bortzirietan. Gogoratu behar da lau hilabetetik goitiko zakur guziei errabiaren kontrako txertoa eta identifikazio-mikrotxipa paratu behar zaiela eta bi urtero txertoa berritu behar zaiela.

 

Maiatzaren 22an, astelehenean 15:30ean Arantzako Aientsa auzoko Osildekobordan izanen da albaitaria eta 16:30etik 17:30era Eguzkialdea auzoko Anguleroan. Egun horretan, 18:00etan, Irisarri auzoko Mendibilen izanen da.

Maiatzaren 23an, asteartean 16:00etan Arantzako Bordalarrea auzoko Serorinbordan izanen da eta 17:00etatik 18:30era Herriko Etxeko arkupetan.

Maiatzaren 24an, asteazkenean 16:00etatik 17:30era Igantziko aparkalekuan izanen dira eta 18:00etan Berrizaunen.

Maiatzaren 25ean, ortzegunean, 15:30ean Lesakako Auzoberriko Tellerin izanen da, 16:30ean Zala auzoko Otxunean eta 17:30etik 18:30era Nabaz auzoko Linddurrenbordan.

Maiatzaren 29 eta 30ean, Lesakako suhiltzaileen parkean izanen da, 16:00etatik 17:30era.

Ekainaren 7an eta 8an, asteazken eta ortzegunean, 16:00etatik 19:00etara Berako Elektrobian izanen da (Kultur Etxeko aparkalekuan).

Ekainaren 14an, asteazkena, 16:00etatik 19:00etara Etxalarko Mataderoan izanen da.

Ekainaren 15ean, ortzeguna, 16:00etatik 17:00etara Alkaiagan eta 17:30etik 18:30era Zalain-Zokon izanen da.

Txertoaren prezioa 21 eurokoa da, identifikazioarena bakarrik 31 euro, identifikazio eta txertoarena 41 euro eta jabe aldaketarengatik 10 euro ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun