Gurasoentzat drogei buruzko tailerra antolatu dute Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Hegoak elkarteak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko maiatzaren 19a

Maiatzaren 24, 29 eta 30ean eskainiko dute Beralandetan

Drogen inguruko gaietaz hitz egiteko, izan ditzagun gauzak argi gurasoentzako tailerrak eginen dute maiatzaren 24, 29 eta 30ean Berako Beralandetan, 16:00etatik 18:00etara. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Hegoak elkarteak antolatu dute, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Izen emateko ssb@lesaka.eus helbide elektronikoan edo 948 635036 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun