San Jose zahar etxeko beilatokia erabili ahal izateko aurretik izena eta enpresaren datuak eman beharko dira zahar etxean. Enpresa erabiltzaileak beran “IAE”n alta eman beharko du. Enpresa hauetakoren batek beilatokia erabili behar badu zahar etxera deituko du hau erreserbatzeko.
Tarifak hauek izanen dira eta urtero KPIarekin eguneratuko dira. Berakoek: 116 euro. Berakoak ez direnek: 155 euro.
Erabiltzaileak beilatokia hartu zuen egoera berdinean utziko du. Hala ez bada moldaketen kostua bere gain izanen da. Beilatokia erabiltzeko giltza zahar etxean hartuko da eta zerbitzua bukatzean bertan itzuli.