Plazara Dantzara taldeak solasaldia eskainiko du maiatzaren 11n Berako Katakun

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 11a, 11:28

Ortzegun arratseko 8etan hasita

Apirilean eta maiatzean hainbat ekitaldi antolatu ditu Kataku herri ostatuak. Joan den larunbateko Zimiko Punk jaialdiaren ondotik, maiatzaren 11n, ortzegunean 20:00etan  Plazara Dantzara Baztango herri ekimenaren eskutik hitzaldia antolatu du Goldatz Berako Emakume Talde Feministak. Maitane Maritorena eta Elurre Iriarte izanen dira hizlari.

 

Maiatzaren 12an, ortziralean 22:30ean kontzertua eskainiko dute Occhi di farfalla eta Doble capa taldeek Katakun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun