Lanak nahi den gai eta luzerakoak izaten ahal dira, eta irudi edo argazkiz lagunduak joaten ahal dira. Lanak, posta elektronikoz kultura@bera.eus helbidera bidaltzen ahal dira edo, bertzenaz, zuzenean Berako Kultur etxera eraman. Kultur Batzordeak aunitz eskertuko luke, ahal izanez gero, lanak formatu digitalean aurkeztuko balira.
Berako Kultur Etxea/Berako Oihua Eztegara pasealekua, 11 31.780 BERA (Nafarroa) e-posta: kultura@bera.eus
Leku arazoengatik aurkeztutako testu guztiak sartzea ezinezkoa baldin bada, euskaraz idatzitakoek izanen dute lehentasuna. Testuak euskaraz idaztera animatzen du Berako Udalak. Berako Udalak testuak itzuli ahal izanen ditu, euskaraz argitaratuak izateko.
Testuarekin batera egilearen izen-abizenak eta nortasun agiria (azken hau ez da testuan agertuko) bidali beharko dira nahitaez. Hauekin batera goitizenak paratu ahalko dira baina betiere izen-deiturak paratuz gero. Elkarte edota erakunde baten izenean idazten denean hauen izena paratuko da baina beti erakunde horren izenean norbaitek sinatu beharko du.
Gehienez ere bi orrialdeko lanak entregatzen ahal dira.
Berako Oihua aldizkarian jorratzen ahal diren gaiak Berako herriarekin erlazionatuak izan behar dute, bere historiarekin, antzinako herriko bestekin, Berako kultur edo kirol eragileak (kultur taldeak, kirol ekitaldiak, ikastetxeak, etab.), herriko ekimenak eta mugimendua, ospakizunak eta urteurrenak, xokoak, ohiturak, data edota aipamen bereziak, herriko pertsonaia ezagunak, oroimenak eta eskerrak…
Ez da onartuko pertsona edo talderen bat mindu edo irain dezakeen testurik, eta Berako Udalak-Berako Kultur Batzordeak testu horiek baztertzeko eskumen osoa du.
Berako Udalak-Berako Kultur Batzordeak ez du zertan bat etorri behar Berako Oihuan argitaratutako iritziekin.