Jose Antonio Diez nagusitu da aurten Xabi Telletxearen omenezko Igantziko BTT jautsieran

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 9a, 16:20
VII. Xabi Telletxea BTT jautsierako podiuma. Argazkia: Oskar Txoperena

Beñat Seminario izan da Nafarroako txapeldun elite mailan eta Zumai Txoperena Eugi igantziarra 23 urtez beheitikoan

Jose Antonio Diez nagusitu da Xabi Telletxea zenaren omenez maiatzaren 6an egindako Igantziko BTT jautsiera probaren zazpigarren edizioan. Nafarroako txapelketa ere Euskadiko Irekirako baliagarria zen proba honetan erabaki zen.

 

Irabazleak 2 minutu, 46 segundo 21 zentesimako denbora egin zuen bere jautsierarik onenean eta 14 zentesimako aldea bertzerik ez zion atera elite mailako bigarren postuan gelditu zen Fernando Olañetari (2:46:35). Beñat Oronozek osatu zuen elite mailako podiuma (2:48:36).

Master30 kategorianIvan Blanco izan zen bizkorrena, 23 urtez beheitikoan Xabi Urdanpilleta, junior mailan Unai Castro eta kadete mailan Jon Fernandez.

 

Nafarroako txapelketa

Nafarroako tituluari dagokienez, elite kategorian, iaz bezala, Beñat Seminario nagusitu zen, Julen Alvarezen aitzinetik. 23 urtez beheitiko kategorian, Zumai Txoperena Eugi igantziarra izan zen txapeldun, Master 30 kategorian Iñaki Esarte eta junior kategorian Txomin Baztan.

 

SAILKAPENAK

Orokorra

  1. Jose Antonio Diez 2:46.21,
  2. Fernando Olañeta  2:46.35,
  3. Beñat Oronoz  2:48.36,
  4. Martxel Oronoz  2:48.80
  5. Ivan Blanco 2:49.14
  6. Victor Saenz  2:50.29
  7. Txomin De Vega 2:50.38,
  8. Beñat Seminario 2:50.65,
  9. Aritz Urdampilleta 2:52.24
  10. Jerome Pardies 2:52.26.

 

Elite mailan

  1. José Antonio Diez
  2. Fernando Olañeta
  3. Beñat Oronoz
  4. Martxel Oronoz
  5. Beñat Seminario
  6. Aritz Urdampilleta
  7. Jerome Pardies,
  8. Andoni Cabodevilla
  9. Ander Pozo.

 

Master30:

1. Ivan Blanco

2. Victor Saenz

3. Txomin de Vega

4. David Peña

5. Txaber Santurtun

 

Sub23:

  1. Xabi Urdampilleta
  2. Jon de la Peña
  3. Yannick Pardies
  4. Mario Miguel
  5. Mickael Othax

 

Junior:

1. Unai Castro,

2. David Ruiz

3. Beñat Egialde

4. Miguel Torres

5. Txomin Baztan

 

Kadete:

1. Jon Fernandez

2. Ioar Argomaniz,

3. Aimar Gerrikabeitia

4. Luis Niceas

5. Ander Lizaso

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun