Kalera-Kalera dinamikaren baitan Baztan-Bidasoaldetik Frantziako Fleuryko espetxera aterako da autobusa

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko mai. 9a, 07:14

Joseba Iturbide preso lesakarra bertan dago eta maiatzaren 19an abiatuko da autobusa

Maiatzaren 20ean Kalera-Kalera dinamikaren baitan, espetxe martxa burutuko da Frantziako Fleury Merogis, Saint Maur eta Roanne espetxetara, eta Espainiako Puerto, Curtis eta Picasent espetxetara. Baztan, Malerreka eta Bortzirietako jendeari Joseba Iturbide lesakarra preso daukaten Pariseko Fleury espetxera joatea egokitu zaio.

 

Maiatzaren 19an, ortzirale gauean abiatuko da autobusa, larunbat eguerdian (maiatzaren 20) Fleuryko atarian eginen den ekitaldira iristeko. Autobuserako txartela 20 euro kostako da eta apuntatu nahi duenak ohiko lekuetan eman ahal izanen du izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun