Maiatzaren 11n, ortzegunean, 11:00etan, Berako Toki Ona Institutuko DBH2ko ikasleek Egoerak taularatuko dute eta Oiartzungo gazte antzerki taldeko DBH1eko ikasleek Aspaldi herri batena. Ortzegunean 13:15ean, Berako Labiaga ikastolako DBH2ko ikasleek Gure Isidoro lana eskainiko dute eta Pasaia-Lezo Lizeoko DBH4ko ikasleek Odola malko bana.
Maiatzaren 12an, ortziralean, 13:15ean, Akitaniako Lescar-eko Jacques Monod Lizeoko Batxilergolo ikasleek El carrusel de los recuerdos antzeztuko dute.
Heldu den astean Berako antzezle ttikien txanda izanen da.
Maiatzaren 18an, ortzegunean, Ricardo Baroja eskolako LH6ko ikasleek Gerra eskainiko dute 10:00etan eta Labiaga ikastolako LH5eko ikasleek Hemen gaude: handiñimiñoak.
Maiatzaren 19an, ortziralean, 10:00etan Harrera antzezlana eskainiko dute Jesusen Bihotzako 4 eta 5. Mailako ikasleek. 12:00etan Non daude arrainak? taularatuko dute Ricardo Barojako LH2ko ikasleek.
Ateak zabalik maiatzaren 18 eta 19an
Emanaldi hauek ikastetxeetako ikasleei zuzendua izanen da eta sartzeko euro bana kobratulo da, baina arratsaldez, bai ortzegunean (18), baita ortziralean (19) ere, ateak zabalik eskainiko dituzte emanaldiak, 18:00etan hasita. Hemen 2 euro kobratuko dute. Bietan, Hemen gaude: handinimiñoak eta Harrera eskainiko dituzte Labiaga eta Jesusen Bihotzako ikasleek.