Arantza Hotelak Conde Nast Traveler 2017 saria irabazi du

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 5a, 12:04
Arantza hoteleko logeletako bat eta bertatik ageri den ikuspegia.

Bortz izarreko landa-hotelak ihesaldi-hotelaren kategoriako saria irabazi du; izan ere, 2016ko ‘Gold list’ zerrendan sartu dute, bidaiaren munduko izen garrantzitsuenekin batera

Arantza Hotelak, Conde Nast Traveler 2017 saria irabazi du. Urtero-urtero ematen du sari hori bidaia-aldizkari ospetsuak, hotel, konplexu turistiko, spa eta bertzelako turismo-baliabideak saritzeko ‘Gold list’ izeneko zerrenda bakarrean bildu ondoren. Bidaiaren munduko 2016ko izen garrantzitsuenak bildu ditu argitalpenak.

 

Arantza Hotela bost izarreko landa-hotel xarmangarria da, eta ihesaldi-hotelaren kategoriako saria irabazi du, Dueroko Erriberako (Valladolid), La Palmako, Salamancako, Eltziegoko (Araba) eta Gredosko Mendilerroko bertze bortz establezimendurekin lehiatu ondoren.

Arantzan dago saritutako hotela. Bikoteentzako boutique hotela da, eta spa pribatua eta bertze hainbat esperientzia esklusibo jartzen ditu bezeroen eskura, guztia ere konforta bermatzeko asmoarekin. 4 sardexkako jatetxe bat ere badu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun