Salvador Yanciren omenez laugarren martxa zikloturista eginen dute igandean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 5a, 09:13

Laugarren urtez antolatu dute Salva Yanci zenaren omenez txirrindulari martxa.

112 kilometroko ibilbidea osatuko dute, goizeko 9etan abiatuta

Salvador Yanci zenaren omenez martxa zikloturista ez lehiakorra eginen dute laugarren urtez, maiatzaren 7an Lesakan, Beti Gazte elkarteak, Gure Txokoa, Erreka, Aizan, Baztandarra, Urtxintxa eta Igantziko Biltoki elkarteen eta Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatuta. 

 

Ibilbidea 112 kilometrokoa izanen da, Lesakan hasi eta bukatu. Goizeko 9etan abiatuta, Lesakatik Berara joan eta berriz ere Lesakan sartuko dira txirrindulariak, Bereau, Berrizaun, Sunbilla, Doneztebeko bidegurutzea, Legasako bidegurutzea, Narbarte, Oronoz-Mugairi, Ziga (Belaten barna), Irurita, Elizondo, Otxondoko gaina (jan-edatekoak), Urdazubi, Zugarramurdi, Berruet Benta, Sara, Lizaietako gaina eta Etxalarren barna igaro ondotik, Plaza Zaharrean helmugaratuko dira parte­hartzaileak. 14:30ean itxiko dute kontrola.

Aitzinetik izen eman daiteke kirolprobak.com webgunean. Federatuek 10 euro ordaindu beharko dute eta federatu ez direnek 15 euro. Beti Gazteko bazkide federatuek 5 euro ordainduko dute eta federatu ez diren bazkideek 10 euro. Bertzela, egun berean eman daiteke izena Herriko Etxeko arkupetan, 7:30etik 08:30era. Kasu honetan, federatuek 15 euro eta federatu gabeek 20 euro ordaindu beharko dute. Beti Gazteko bazkide federatuek 10 euro eta federatu gabekoek 15 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun