Eman Bortzekoa taldearen bideoklipa aurkeztuko dute herriz herri

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko mai. 3a, 10:43

 

Ortziralean Igantzin, Etxalarren, Beran eta Lesakan eta larunbatean Arantzan

Ekainaren 18ari begira lanean segitzen dute Eman Bortzekoa elkartean. Herri-galdeketako galdera erabakitzeko prozesuan daude, eta laster jakinaraziko dute zein izanen den galdera hori. Baina horrez gain, bideoklipa ere grabatu dute. Gure Esku Dagoren abestia oinarritzat hartuta, azken asteetan bortz herrietako txoko eta herritarren ahotsa eta irudiak grabatzen aritu dira, eta ailegatu da azken emaitza ikusteko ordua. 

 

Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako 200 bat lagunek hartu dute parte bideoklipean eta herriz-herri maiatzaren 5ean eta 6an eginen dituzte aurkezpenak.

IGANTZIN: maiatzaren 5ean, ortziralea, 19:00etan Erretorbaitan.

ETXALARREN: maiatzaren 5ean, ortziralea, 20:00etatik 21:00etara Elutsan eta Herriko Ostatuan.

BERAN: maiatzaren 5ean, ortziralea, 21:00etan Xugan.

LESAKAN: maiatzaren 5ean, ortziralea, 21:30ean udaletxe azpiko arkupean.

ARANTZAN: maiatzaren 6an, larunbata, 18:00etatik 20:00etara ordu laurdenero Baskulan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun