Ahalmen handiko neska-mutikoetaz ariko dira Bortzirietako Haur Garapen Jardunaldietan

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 3a, 10:31
Jardunaldien aitzineko edizio bateko partehartzaileak.

Hamekagarren edizioa Lesakako udalaren erabilera anitzeko aretoan eginen dute maiatzaren 6an eta 9an 

Bortzirietako haur garapen jardunaldien hamekagarren edizioa eginen dute maiatzaren 6an eta 9an Lesakako udalaren erabilera anitzeko aretoan. Lesakako Osasun Zentroak eta Guztiok taldeak, La Caixaren Gizarte Ekintzaren eta Berako eta Lesakako Udalen laguntzaz antolatutako jardunaldiak “Ahalmen handiak: Balioespena eta esku-hartzea eskola eta familia ingurunean” goiburupean eginen dituzte.

 

Egitarauari dagokionez, maiatzaren 6an, larunbatean 09:00etatik 10:30era Bortzirietan dauden baliabideen berrikuspena eginen dute, Guztiok, Anfas, Aspace, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Bidelagun, Ramoni, Osasun Zentroa eta Hezkuntza arloko eragileek. 10:30etik 11:00etara atsedenaldia izanen dute. 11:00etatik 13:00etara, Eskola-ingurunean ahalmen handien balorazioa eta esku-hartzea aztertuko dute Isabel Aracama orientatzaileak eta Elena Aguilera PTak, biak CREENA ahalmen-handiko taldeko kideak. 13:00etatik 14:00etara, azkenik, galdera-erantzunak, esku-hartzea eta gaiari buruzko proposamenak azalduko dituzte.

Maiatzaren 9an, asteartea arratsaldeko 5etatik 7etara, Lesakako udalaren erabilera anitzeko aretoan familia ingurunean balorazioa eta esku-hartzea azalduko du Marta Touron, Nafarroako ahalmen handiko elkarteari laguntza eman dion ahalmen handietan aditua den psikologoak.

Parte hartzea doakoa da, baina aitzinetik izen eman behar da Bortzirietako Osasun zentroan edo mediku kontsultatan edo guztiokbortziriak@gmail.com helbide elektronikoan, lekua kontrolatzeko, baita honako formulario hau betez:

https://docs.google.com/forms/d/1vyr37jgP0alBad0TlK4GvIFf3MRWDk5ke28LpzdXQrU/viewform?edit_requested=true

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun