Igantziko gazteak elkartzen hasi ziren kontzertu hauek antolatzeko ideiarekin orain dela bi hilabete inguru eta udalarekin solastu ondotik, aurrera segitu dute. Egun horretan bertan, Igantziko Biltoki Elkarteak antolatuta Xabi Telletxea BTT jaitsiera proba dela aprobetxatuz, arratsaldeko eta gauean giro onarekin segitu nahi dute, bai trikipoteoarekin, baita kontzertuekin ere.
Bokadilloak jateko aukera eskainiko dute txoznetan eta Igantziko gazteak saltzen ari diren boletoen zozketa ere eginen dute kontzertuetan. Lehenbiziko saria Elgorriaga bainuetxean gau bat, gosaria, circuito termala edo spa izanen da. Eta bi bigarren sari izanen dira, Elgorriaga bainuetxean zirkuitu termala
Bestabusa
Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz Bestabusa zerbitzua antolatu du larunbat arratsean Igantzira joateko eta etxera bueltatzeko.
Beratik (Agerra/Toki Ona) autobusa 20:30ean eta 22:30ean abiatuko da, ordu laurden beranduago (20:45 eta 22:45) Lesakako suhiltzaileen parkean eta ordu laruden beranduago Etxalarko Landaburuan (21:00 eta 23:00) pasako da, jendea Igantziko botikan uzteko 21:15ean eta 23:15ean. Arantzatik ere abiatuko da autobusa 21:30ean eta 23:30ean.
Itzulerako autobusak 03:30ean eta 06:30ean abiatuko dira Etxalar, Lesaka eta Berara itzultzeko eta 03:00etan eta 0:45ean Arantzara bueltatzeko. Joan-etorriko prezioa 5 eurokoa da.