Gauza jakina da haurren heziketaren zutabe nagusienak eskola eta etxea direla. Hartara, irakasleak eredu dira haurrentzat, baina baita gurasoak ere. Hortaz, saio honen helburua hausnarketa ttiki bat egitea da eredu izateari buruz eta hizkuntzaren inguruan, baita gurasoen hizkuntza ohiturak eskolaren errealitatearekin bat etortzeko saiakera egitea ere.
Saioa haurren begiradatik hasiko da, haien inguru hurbiletik. Alegia, etxean, eskolan, karrikan… eguneroko harreman horietan sortzen den komunikazio hizkuntza zein den ikusiz. Hori aztertzeko haurrekariketa bat eginen dute eskolan, jolas modukoa, kolore eta marrazkiekin. Gero haurrek lan hori aurkeztuko diete gurasoei, eta hortik ondorioak aterako dituzte, eta errealitatea aldatzeko aukerak pentsatuko dituzte.