Maiatzaren 1eko ibilbide neurtua antolatu du aurten ere Lesakako San Fermin elkarteak

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 28a, 09:27

San Fermin jubilatu elkarteko kideak, duela bi urteko ibilbide neurtuaren irteeran.

Ama eta Amonen egunerako bazkaria ere eginen dute maiatzaren 7an

Aspaldiko ohiturari eutsiz, Lesakako San Fermin jubilatu eta pentsionisten elkarteak ibilbide neurtua antolatu dute maiatzaren 1erako. Ama eta Amonaren Eguneko bazkaria, berriz, maiatzaren 7an eginen dute.

 

Maiatzaren 1eko ibilbide neurtuari dagokionez, astelehen goizeko 9:30ean hasita eman beharko dira izenak. Lehenbiziko bikotea 10etan abiatuko da jubilatuen egoitzatik eta Landazelaiak, saihesbidea, Osasun Zentroa, parkea, Sumusa, Kastillobaita, Irubide, Martxanpaita, Txakaingo zubia, Txakaingo iturria, Matxitenea, Lizardibaitako zubia, Eroski eta Plaza Zaharra barrena, berriz ere egoitzara bueltatuko dira ibiltariak. Ondoren, hameketakoa dastatzeko aukera izanen dute parte hartu duten bazkideek.

 

Ama eta Amonen Eguneko bazkaria

Ama eta amonen eguneko bazkaria antolatu du aurten ere Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak. Maiatzaren 7an eginen dute elkartearen egoitzan, baina txartelak hartzeko hondar eguna apirilaren 30a, igandea da, 20 euro ordainduz. Menuan, kroketak, entsalada epela, legatza saltsa berdean eta tarta izanen dituzte, ura, ardoa, kaba, kafea eta likoreekin bustia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun