Berako Abesbatzak Bizkaiko Karrantzan eskainiko du kontzertua apirilaren 29an

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 28a, 07:24

Berako Abesbatzak Karrantzan abestuko du larunbat arratsaldean.

Elkartrukean, bizkaitarrak maiatzaren 27an etorriko dira Berara

Berako Abesbatzak Bizkaiko Karrantza herrian kontzertua eskainiko du apirilaren 29an. Ateraldia baliatuz, inguru hori ezagutzeko aprobetxatuko dute Berako Abesbatzako kideek.

 

Larunbat goizean abiatuko dira Beratik eta Pozalaguako lezeak bisitatu ondoitk, bazkaria izanen dute. Emanaldia, larunbat arratsaldeko 7etan eskainiko dute Biañezko San Andres elizan. Aldi honetan, Maria Barredok beteko ditu abesbatzako zuzendari lanak eta Begoña Rudik joko du pianoa. Lehenik, Berako Abesbatzak bere aldetik errepertorio zabala eskainiko du eta ondotik, Karrantzako abesbatzakoekin batera lau abesti kantatuko dituzte. Biharamunean ere zenbait bisita eginen dituzte eta bazkalondoan bueltatuko dira Berara.

Berako Abesbatzakoek Karrantzakoekin eginen duten elkartrukearen lehen hitzordua izanen da larunbateko kontzertua, izan ere bizkaitarrek maiatzaren 27an bueltatuko baitiete bisita, Berara etorriz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun