Sari banaketa 13:30ean eginen da. Lehenbiziko hiru emakumezko nahiz gizonezkoentzat izanen dira sariak. Lehenbiziko saria txapela eta 120 euro; bigarren saria 80 euro eta hirugarren saria 50 euro. Xabier Zubieta saria ere izanen da, duela hamar urte zendu zen herriko mendigoizalearen omenez. Ekaitzako tontorretik pasatzen den lehenbiziko korrikalari bortziriarrak jasoko du.
Parte hartzaileen artean ere, hainbat sari zozketatuko dira: Arantzako Hotelean bi laguneendako gaua; Iparran bi fisioterapia/osteopatia saio; herriko jatetxeetan otorduak; Leitzako Arakindegia jatetxean bi otordu eta Irrisarrilanden 10 baxi sarrera.
Izen-ematea www.kirolprobak.com-en egin behar da. Informazio gehiago www.menditzulia.com webgunean eskuratu daiteke.
Parte-hartzaile kopuruan muga paratu dute antolatzaileek eta 300 lasterkari onartuko dira.
Mendi lasterketa, Ekaitza Elkarteak eta Arantzako Udalak antolatu dute. Babesleak, Nafarroako Mendi Federazioa, Martiko, Berria eta Trail dira.
Ekimen hau, herriko eta inguruko hainbat komertzio, ostatu, jatetxe eta zerbitzuk lagundu dute.
Gutik Zura larunbatean
Ez da asteburuko ekitaldi bakarra izanen. Udaleko Kultura Batzordeari esker, bezperan, apirilak 22, Gutik Zura dokumentala ikusgai izanen baita. Egurraren lehena, oraina eta etorkizunari buruzko ikusentzunezko honetan, herritarrak ere ageri dira: Pantaleon Errandonea eta Pili eta Kontxita Altzuri. 17:00etan eskainiko dute eskolan eta Mari Jose Barriola zuzendaria ere etorriko da.