Lesakako Gazte Eguna apirilaren 22an ospatuko dute

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko api. 19a, 08:53
Aurten ere besta eta ekitaldi ezberdinak uztartuko dituzte Lesakako Gazte Egunean. Argazkia 2004koa da.

Hendaiako Sasiko gaztetxekoak dira aurtengo gonbidatuak

Buruztanka Gaztetxeak Lesakako Gazte Eguna antolatu du apirilaren 22rako eta horretarako egitarau zabala prestatu dute. 

Larunbat goizeko 9etan gosaria eginen dute. 10:00etan diana. 11:00etan gazte ginkana. 12:30ean sukaldaritza txapelketa eta pankartak. 14:00etan Hendaiako Sasiko gaztetxeko gonbidatuei ongi etorria eta ondotik bazkari autogestionatua plazan. Norbearen esku dago bazkaltzeko behar duen guztia plazara eramatea, trasteak, ogia eta edaria ere bai. Kafea eta kopa antolakuntzaren esku.

Arratsaldean segituko dute ekitaldiek. 17:00etan gazte jokuak. Gero kontzertuak. 19:30ean Polekeleke elektrotxa­ran­ga abiatuko da plazatik. 22:30ean Oskar Estangaren kantu terapia Koxkillan eta Eman bortzekoa bideo berriaren aurkezpena. 00:30­ean DJ Jotatxo Arranon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun