Nafarroako Orkesta Sinfonikoak kontzertua eskainiko du apirilaren 20an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2017ko apirilaren 18a

Nafarroako Orkesta Sinfonikoak kontzertua eskainiko du ortzegun arratsaldean Lesakako Kultur Etxean.

Ortzegun arratsaldeko 8etan Harriondoa Kultur Etxean

Nafarroako Orkesta Sinfonikoak kontzertua eskainiko du apirilaren 20an, ortzegunean 20:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, ‘Sinfonikoa Nafarroan’ zikloaren baitan. Sarrera 6 euro gostako da.

 

Jesús Echeverría zuzendariaren aginduetara, ‘Peer Gynt: Suite nº1, Op.46’ (Edwar Grieg), Peter ilich Thaikovskyren ‘El lago de los cisnes’ balletaren aukeraketa, Johannes Brahms-en ‘Danzas Húngaraz nº1, 3 y 10’ eta Franz Liszt-en ‘Rapsodia Húngara nº2, en Re menor’ joko ditu Nafarroako Orkesta Sinfonikoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun