Udaberrirako egitarau zabala prestatu du Solaslaguna ekimenak

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 12a, 10:54
Aurten Ibardinen barna eginen dute irteera mendilagunek apirilaren 29an.

Apirilaren 29an Mendilagunek mugaz muga buelta eginen dute Ibardinen

Solaslaguna ekimenak egitarau zabala prestatu du udaberrira begira. Lehen ekitaldia apirilaren 29an eginen dute eta mendilagunek mugaz muga mendi buelta eginen dute  Ibardin inguruan.

 

Maiatzaren 13an, Zurukuaingo Aroa bodegara irteera eginen dute mintzakideekin. Bisita gidatua eta bazkaria izanen dute.

Ekainaren 3an Mintza Eguna ospatuko dute Txorierrin eta akitzeko, ekainaren 17an ikasturteari agurra eskainiko diote, Alkurruntzerat irteera eginez eta Otsondon bazkari autogestionatua antolatuz. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun