Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abian jarri dute UEMAk eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak

Horrela eginda, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da

2016ko errenta aitorpena egiteko kanpaina ate joka ari da, eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri dute abian aurten ere. 

 

Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpainarekin, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi dute kanpainaren antolatzaileek. Izan ere, errenta aitorpena euskaraz eginda, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da. 

Aurten ere, errentaren gaineko aitorpena egiterakoan, zergadunek hainbat bide dituzte euskaraz egiteko, eta modu errazean gainera: lehen urratsetik zein hizkuntzatan egin nahi duten aukera dezakete, eta euskaraz egiteko ez dago aparteko zailtasunik.

 

Autolikidazioak ere euskaraz

Herritarren gehiengo handi batek autolikidazio proposamena jasotzen du gaur egun, hau da, errenta aitorpena egina hartzen dute etxean. Kasu horretan herritarrak, proposamen hori onartu egin behar du, eta hori telefonoz nahiz internetez egin dezake. Onarpen hori egiterakoan errenta aitorpena euskaraz nahi duela erratearekin hurrengoetan euskaraz jasoko du.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun