Palestinako brigadak aurkeztuko ditu Askapenak apirilaren 6an Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 4a, 09:46

Ortzegunean arratseko 8etan Kataku Herri Ostatuan

Askapena, Euskal Herriko Erakunde Internazionalista 30. Urteurrena ospatzen ari da. Ospakizuna lanean, ordea, eta ‘Borrokak uztartzen’ izenburupean brigaden aurkezpenak egiten ari da Nafarroako Askapena herriz herri. Apirilaren 6an, ortzegunean 20:00etan Palestinako brigaden aurkezpena eginen dute Berako Kataku Herri Ostatuan.

 

Pegatina erakusketa

Apirilaren 5etik 16ra, Euskal Memoria Fundazioaren Pegatinak: Borroka, artea eta memoria erakusketa ere ikusgai izanen da Katakun.

Honetaz gain, apirilean eta maiatzean kultur egitarau zabala osatu du Berako Kataku Herri Ostatuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun