16:00etan Erroitzinekoborda paretik abiatuko da Arantzako Korrikaren lekukoa. Eskolako DBHko ikasleak izanen dira lekukoa eramanen duten lehenak. 3. ziklokoek Beheko Pisuetan hartuko dute lekukoa eta bigarren ziklokoek plazan. Lehenbiziko ziklokoak, berriz, Errontenean hartuko dute eta 5 urtekoek Osiñan. 3 eta 4 urtekoak Aterpen izanen dituzte esperoan lekukoa hartzeko, eta gurasoek Larretatik aterperaino eramanen dute. Zahar Txokoko ordezkariek Martixenean hartuko dute lekukoa eta Ekaitza Elkartekoek Goienbururaino eramanen dute. Goienburutik Txintxonbaitaraino Gazte Asanbladakoen eskuetan ibiliko da eta Txintxonbaitatik plazarainoko bidea udal ordezkariek eginen dute.
Ibilbidea bukatuta, plazan berendua eskainiko du Guraso Elkarteak.