Euskararen erabilera eskasaz aritzeko saioa bertan behera utzi dute Igantzin

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 30a, 09:13

Euskara Batzordeak gibeleratu egin du, baina oraindik data zehaztu gabe

Igantziko Euskara Batzordeak euskararen erabilera eskasaz aritzeko apirilaren 1erako antolatua zuen bilera irekia bertan behera gelditu da. Saioa gibeleratzea erabaki dute eta oraingoz ez dute datarik zehaztu.

Igantziko Euskara Batzordearen kezkak hor segitzen du: azken urteetan herrian, plazan, parkean, ostatuan, dendan... gero eta gutxiago aditzen dela euskara. Kezka hori euskara batzordeko zirkulutik atera eta  gainerako herritarrekin konpartitu nahi dute eta gaiari buruz solastu. Ez da larunbat honetan izanen, baina aitzinerago eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun