Beste herri batzuetako bizilagunek ere deskontuak izanen dituzte IrriSarri Landen sartzeko

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko mar. 29a, 12:48
Baztan-Bidasoaldeko bizilagunek eta ttipi-txartela dutenek erdi prezioan izanen dute Irrisarriko sarrera.

Bortziriak, Baztan, Malerreka eta Bertizaranako herrietako bizilagunek %50eko deskontua dute Baxiko Naturako sarreran IrriSarri Landen sartzeko

Igantziko arketik hurbilen dauden herrietako auzokideek instalazioak nahi duten bakoitzean goza dezatela nahi du IrriSarri Landek, eta horregatik, Bortzirietako bizilagunei lehenago eskaintzen zitzaizkien deskontuak izanen dituzte Nafarroako Bidasoa aldeko gainerako eskualdeetan bizi direnek ere. Horiez gain, Ttipi-Txartelaren jabe diren (Ttipi-Ttapa aldizkariaren harpidedunak) pertsona guztiek ere badute abantaila hori. 

 

Beraz, eskaintza honako herri hauetako biztanleentzat da: Arantza, Igantzi, Lesaka, Etxalar, Bera, Almandoz, Berroeta, Aniz, Ziga, Oronoz, Arraioz, Irurita, Gartzain, Elizondo, Elbete, Lekaroz, Arizkun, Azpilkueta, Errazu, Amaiur, Beintza-Labaien, Donamaria, Elgorriaga, Eratsun, Ezkurra, Ituren, Oitz, Saldias, Doneztebe, Sunbilla, Urrotz, Zubieta, Legasa, Narbarte, Urdax, Zugarramurdi eta Oieregi.

 

Bestelako deskontuak

IrriSarri Landeko arduradunek, halaber, hainbat entitaterekin egin dituzte lankidetza-hitzarmenak, entitate horietako bazkideek ere abantailak izan ditzaten resortean sartzeko, hala sarreretan eta esperientzietan nola hiru ostatuetako edozeinetan. Adibidez, Nafarroako gazte-txartelaren jabe guztiek deskontua dute sarreretan eta aterpetxean. Hona hemen parkearekin akordioa egin duten entitateak: ADACEN, AEDONA barnean dauden Iruñeko kirol klubak (Amaya, Larraina, Anaitasuna, Donibane, Natación, Tenis, Oberena, Echavacoiz, Rochapea, eta Txantrea), Unibertsitate Publikoko ikasle ohiak, Ausolan, BTT Kirol Klubak, Gazte Txartela, eta FNAC Hirukide (familia ugariak) Volkswagen. Haietako bakoitzak zer deskontu dituen jakiteko, galdetu entitate bakoitzean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun