Euskararen erabilera eskasaz aritzeko saioa antolatu dute Igantzin apirilaren 1ean

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 29a, 07:42

Euskara gero eta guttiago aditzen dela eta kezka agertu du Igantziko Euskara Batzordeak.

Euskara Batzordeak duen kezka gainerako herritarrekin konpartituko dute larunbat arratsaldeko 4etan Baratzondon 

Igantziko Euskara Batzordeak bilera ireki bat antolatu du. Batzordearen azken urteotako kezka da herrian, plazan, parkean, ostatuan, dendan... gero eta gutxiago aditzen dela euskara. Kezka hori euskara batzordeko zirkulutik atera eta  gainerako herritarrekin konpartitu nahi dute eta gaiari buruz solastu. Horixe da saioaren helburua, eta herritarrei dei egiten diete bertan parte hartzera. 

 

Saioa apirilaren 1ean, larunbata, izanen da, arratsaldeko 4etan hasita, Baratzondon. Pare bat ordu iraunen du, eta kafetxo bat hartzen duten bitartean gaiari buruz solastuko dira, bertze tokietako esperientziak ezagutu, etab.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun