8 kilometro luze duen lasterketan 28 oztopo gainditu beharko dituzte kirolariek Igantziko proba berezian
Martxoaren 17an ideki zituen berriz ateak Igantziko Irrisarri Land Abentura Parkeak, jarduera berriak, hobekuntzak eta handitze lanak egin dituzte instalazioetan eta ekitaldi berriak eskainiko dituzte. Lehenbiziko ekitaldi handia martxoaren 26an, igande goizean eginen den Gladiator’s Day proba gogorraren hirugarren edizioa izanen da.
8 kilometro luze dituen lasterketa 28 oztopo gainditu beharko dituzte kirolariek, horietako batzuk berriak. Oztopo horien artean, sokarekin eskalada, gurpil garraioa, lohi gainean jarritako enborrak, lohian arrastaka ibili alanbre azpitik, zubi tibetarra, soka eta sareak igo, kamioiak eta bertze oztopoak gainditu… Joan den urtean 430 kirolarik parte hartu zuten Igantziko proba berezi honetan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.