Pastorala hobe ezagutzeko 'Katalina de Erauso Pastorala' proiektatuko dute Etxalarko Kultur Etxean

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 22a, 07:33
'Katalina de Erauso' ikusiz, pastorala zer den ikasiko dute etxalartarrek datozen bi ortziraletan

Martxoaren 24 eta 31n, bi emanaldiak ortziraletan 18:30ean Etxalarko Kultur Etxean

Pastorala ikuskizuna hobekiago ezagutzeko, Karmen Etxalarkoa pastorala antolatzen diharduen elkarteak Katalina de Erauso pastoralaren proiekzioa eskainiko du bi saioetan banatuta Kultur Etxean, datozen bi ortziraletan. Lehena martxoaren 24an izanen da eta bigarrena martxoaren 31n, biak 18:30ean. Karmen Etxalarkoa Pastoralaren zuzendaria den Pantxika Urruti zuberotarrak gidatu zuen Katalina de Erauso pastorala ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun