Bazkarian arras giro onean ibili ziren; solasean, elean, mintzoan, hitz egiten… bakoitza berean… Kantatzera ere ausartu ziren poeta batzuk eta ongi moldatu gainera. Ondotik herrirat jautsi eta giro onari eutsi zioten Lesakan.
Solaslagunek, Mintzalagunek eta Mintzakideek Linddurenbordako sagardotegian bat egin zuten
Jada laugarren ikasturtea dute Nafarroako solaslagun, mintzalagun eta mintzakideek Lesakarat joaten direla, Linddurrenborda sagardotegian egiten den topaketara. Normalean, Iruñerritik, Lizarra aldetik eta eskualdetik animatu ohi dira, baina aurtengoan gonbitea Gipuzkoaldeko kideei luzatu diete eta haiek onartu! Honela bada, aurtengoan Hondarribikoak eta Irungoak ere nafarrekin batera aritu dira Mintza Txotx! Egunean.
Bazkarian arras giro onean ibili ziren; solasean, elean, mintzoan, hitz egiten… bakoitza berean… Kantatzera ere ausartu ziren poeta batzuk eta ongi moldatu gainera. Ondotik herrirat jautsi eta giro onari eutsi zioten Lesakan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.