Motxila 21 taldearen dokumentala eskainiko dute martxoaren 19an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 14a, 07:42
Motxila 21 taldeko kideak emanaldi batean.

Igandean 19:30ean Bihotzkada kolektiboaren Taupadak lokalean, Down Sindromearen Nazioarteko Egunaren harira 

Martxoaren 21ean Down Sindromearen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Ospakizun hori gogoratuz, Motxila 21 taldearen ‘Live, zuzenean, en vivo’ ikusentzunekoa eskainiko dute Lesakako Bihotzkada Kolektiboaren Taupadak aretoan martxoaren 19an, igandean 19:30ean.

 

Down sindromea duten Nafarroako musikariak biltzen dituen proiektua da Motxila 21 eta Londonen barna egin zuten biraren irudiak biltzen ditu Taupadak aretoan eskainiko den Iñaki Alforjaren dokumentalak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun