Emakumearen Egunekoak borobiltzeko filmak eskainiko dituzte Bortzirietan asteburuan

Ttipi-Ttapa 2017ko martxoaren 10a

'En tierra de hombres' filma eskainiko dute igande arratsaldean Lesakako Arrano elkartean.

Martxoaren 10ean ‘Gutik Zura’ Etxalarren eta martxoaren 12an, ‘Sufragistas’ Beran eta ‘North Country (En tierra de hombres)’ Lesakan

Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldiak zinearekin bukatuko dira, izan ere, hiru emanaldi antolatu dituzte Etxalarren ortzirale arratsaldean eta Beran eta Lesakan igande arratsaldean.

 

Martxoaren 10ean, ortzirale arratsaldeko 6:30ean, Gutik Zura dokumentala eskainiko dute Etxalarko Kultur Etxean.

Martxoaren 12an, igande arratsaldeko 6etan Sufragistas filma ikusgai izanen da Berako Beralandetan eta egun eta ordu berean, North Country (En tierra de hombres) Lesakako Arrano elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun