Aita eta aitatxien eguneko bazkaria prestatu du Lesakako jubilatu elkarteak

Ttipi-Ttapa 2017ko martxoaren 10a

Martxoaren 19an eginen dute San Fermin elkartearen egoitzan

Lesakako San Fermin jubilatu eta pentsionisten elkarteak antolatuta, urteroko moduan aita eta aitonaren eguneko bazkaria eginen dute martxoaren 19an, 14:00etan elkartearen egoitzan. Txartelak ostatuan har daitezke 20 euro ordainduz eta izena emateko epea martxoaren 15ean bukatuko da. Guttienez 5 lagun elkartu beharko dira bazkaria egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun