Hiru zutabe izanen ditu web orriak:
1. Egitasmoak: herrian burutu eta burutzen ari diren egitasmoen erakusleihoa. Momentuz ondoko hauek daude:
- Oroit(h)arri antzezlana
- Isidoro Fagoaga
- Berako Oihua (momentuz azken 10 urteotakoak bildu dira. Poliki-poliki aurrekoak ere sartuko dira)
- San Migel zubia 1813-2013
- Langile batailoak Beran
- Espainiako gerrako fusiolatu eta desagertuak gogoan
- Julio Caro Baroja 1914-2014
2. Testigantzak: herritarren bideoak, irudiak, argazkiak, dokumentuak… euren gertaera eta bizipenak bere horretan altxatuko dira.
3. Blog kolektiboa: proiektu irekia eta dinamikoa da. Herriaren iraganean interesa duen herritar orok parte hartzeko izanen du.
Berako Udalak herritarrei luzatu die plataforma hau, bisitatzera gonbidatuz, herriaren iragana hobeki ezagutzeko eta horretan parte hartzeko gonbita ere egiten die.