Laugarren postua Bizkaiko Gaztedik ezkuratu zuen, bosgarrena Lapurdiko Ñapurrak taldeak eta seigarrena Bizkaiko Murueta A taldeak.
Emakumezkoen seinakako txapelketan, 375 kiloko kategorian bigarren jardunaldia jokatu zen. Lehen saioan bezala, Gaztedi nagusitu zen, Ibarra, Txantrea eta Goiherriren aitzinetik. Berriozar taldea kanporatua izan zen.
560 kilokoa martxoaren 11n
Euskadiko txapelketak martxoaren 11n Laukizko pilotalekuan izanen du segida, larunbatean 17:00etatik aitzinera. Gizasemeen 560 kiloko txapelketa jokatuko dute, jardunaldi bakarrean. Sei taldek dute baieztatua partaidetza: Lesakako Beti Gazte, Berriozar eta Txantrea Nafarroatik eta Gaztedi, Murueta eta Sokarri Bizkaiatik. Hemen bukatuko da Beti Gazteren parte hartzea Euskadiko txapelketan, txapelketa mistorako ez baitu talderik aurkeztuko.
Emakumezkoen 375 kiloz beheitiko azken jardunaldia ere jokatuko dute Laukizen.