Behin izena emanda, parte hartzaileak apirilaren 5a arte dauka gibelera egiteko eta dirua itzuliko zaio. Lasterketan parte hartzen duen orok korrikalariaren boltsa eskuratuko du eta gainera eskubidea izanen du oparien zozketan eta lasterketa ondoren egiten den lunch-ean parte hartzeko.
Mendi Maratoi Erdia apirilaren 9an eginen da eta berriro ere Nafarroako Txapelketarako lehen proba puntuagarria izanen da. Ondoren Arantza (apirilaren 23an), Monrealeko Extreme Higa (maiatzaren 7an, 21 kilometro), Atarrabiako Hiru Mendi (maiatzaren 20an, 21kilometro), Isabako Camille Extreme (ekainaren 4an, 31 kilometro), Etxarri Aranatzeko Mendira Joan Etorria (urriaren 1ean, 10 kilometro) eta Agoizko lasterketa (urriak 8, 23.5 kilometro) izanen dira hurrenez hurren.
Santamaria eta Apezetxea, hautatuak
Manttaleko bi lasterkari hautatuak izan dira Espainiako Txapelketan Nafarroako selekzioarekin parte hartzeko. Asier Apezetxeak kilometro bertikalean parte hartuko du Arredondon (Kantabria) maiatzaren 21ean 2.7 kilometro eta 1.101 metroko desnibela daukan lasterketan.
Santamariak, ekainaren 25ean, Zumaiako Flysch Trailean ospatuko den Espainiako Txapelketan parte hartuko du 42 kilometro eta 2.300 metroko desnibela daukan ibilbidean.