Igande arratseko zakozarren kalejira izanen da Lesakako inauterien erakargarririk handiena

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 24a, 07:38

Zakozar eta mairu ttikiak helduak baino lehenago aterako dira Lesakan, igandea arratsaldeko 5etan.

Goitarrak eta Fraindarrak baserriz baserri ibiliko dira eta astelehenean karrozen desfilea

Igande arratsaldean ateratzen diren zakozarrengatik dira ezagun Lesakako inauteriak, baina bertze hainbat ekitaldi izanen dituzten aurten, ttikienek Ortzegun Gizen egunean egin duten arraultze-arraultze eskearekin hasita. 

 

Igandea izaten da egun handia Lesakan, baina larunbatean ere hasten dira lehen mozorroak ikusten. Iaz bezala, Buruztanka gaztetxean bazkaria ere antolatu dute 14:30ean. 13:00etan abiatuko dira poteoan Arranotik eta 19:00etan Elutxa txaranga abiatuko da Arranotik. Gau partean giroa segurtatua dago.

Otsailaren 26an, igandean goiz-arratsaldez Goitarrak baserriz-baserri ibiliko dira. 17:00ak aldera Zakozar ttikiak abiatuko dira karrikaz karrika ibilaldia egitera eta ondoren Zakozar haundiak aterako dira Musika Bandaren laguntzarekin. 18:00etan hasita dantzaldia izanen da plazan.

 

Otsailaren 27an, astelehenean goiz-arratsaldez Fraindarrak eta Goitarrak baserriz-baserri ibiliko dira. Goiz-eguerdian Orgak ibiliko dira plaza inguruan eta arratsaldean dantzaldia izanen da plazan.

Honenbertzez bukatuko dira inauteriak lesakar gehienentzat, baina oraindik Fraindarrak goiz-arratsaldez baserriz baserri ibiliko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun