Afera aztertu eta epaiketa egin ondotik, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ontzat hartu zuen demanda eta ingurumen baimena bertan behera utzi zuen 2015eko abenduan. Familiak ez zuen inolaz ere lantegiaren jarduera geldiarazi nahi. Jose Luis Beaumont demanda jarri zutenen abokatua dioen bezala, «nere bezeroek ez dute inolaz ere enpresa eta langileak kaltetu nahi, eta inolako neurririk hartzerik nahi. Alderantziz, enpresak lanean segitzea baina duela 20 urtetik honat kasik egunero sufritzen duten zarataren emisioa behin betikoz moldatzea nahi dute, behar diren neurriak hartuz».
2015eko sententziak zioenez, Nafarroako Gobernuak tubo biltegi berri baterako ingurumen baimena eman zuen 2011n, zortzi urterako baliagarria. Baimen horren barne zegoen olioa kontzeko 26 metro kubikoko edukiera zuten bi ontzi eraikitzea. Familiak errekurtsoa jarri zuen, horretarako ingurumen baimen berri bat beharrezkoa zela adieraziz, baina UPNren Gobernuak ez zuen onartu eta horregatik ekin zioten auzibideari.