Bera-Goizueta mendi ibilaldia antolatu du aurten Agerra mendi taldeak martxoaren 12rako

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 23a, 08:30
Urtero egin ohi du Bera eta Goizueta arteko bidea Agerra mendi taldeak

Izen ematea martxoaren 8a baino lehen egin behar da

Berako Agerra mendi taldeak urtero antolatzen duen Bera-Goizueta mendi ibilaldia martxoaren 12an eginen da aurten. Martxoaren 8a baino lehen eman behar da izena elkartean edo 948 630362 telefonora deituz (gauez). 

Agerratik (goizeko 7etan abiatuko dira mendizaleak) eta Aginatik oinez (8:15ean autobusa hartu Agerran eta Agiñaraino hurbilduko ditu mendizaleak) edo Goizuetara autobusez (11etan abiatuta elkartetik) egin daiteke bidea eta Umore Ona elkartean bazkalduko dute denek. Bertan ordainduko da bai bazkaria, baita autobusa ere.

Agerra Mendi Taldea elkarteak ez du bere gain hartuko gerta daitekeen edozein istripuren ardura.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun