Bigarren Karlistadan, 1873ko ekainaren 4an, Santa Kruz apezaren aginduz 28 karabinero fusilatu zituzten eta bertze 7 borrokan hil ziren Endarlatsan eta horiek gogoratuz, Basilio Lacort Larralde errepublikazale beratarraren ekimenez monumentu bat eraiki zen eta 1907. urtean inauguratu zuten. Monumentua ondare kultural izendatu dezala eskatu dio Udalak Principe de Vianari, dituen akats batzuk zuzenduz. Hemendik sortu zen Endarlatsan izan ziren gertakari haiei buruzko jardunadi batzuk antolatzearen asmoa.