Hilarion jatetxeko otorduei dagokienez, lehen zenbaki sariduna 46a izan zen- Larunbatean ez zen saridunik agertu eta hamabortz egunetan agertzen bada, hurrengo zenbakia 101 izanen da. Hau ere hamabortz egunen buruan agertuko ez balitz, 21a izanen da zenbaki sariduna.
Zozketaren ondotik bingoa ere egin zuten eta jende aunitz bildu zen. Lerroa egiten zuenak txorizo bat izan zuen saritzat eta Faustino Tabernak lortu zuen. Bingoa, berriz, Ramontxo Retegik egin zuen eta honek urdaiazpikoa etxeratu zuen.
Mozorro guztiek eskerrak eman nahi dizkiete herritar guztiei bi egun hauetan emandako babesa eta laguntzarengatik, «baita herrira agertu eta hurbildu diren guziei ere!».